Ongi etorri nire blogera!! Hezkuntza edonon egon daitekeela uste baduzu, ez bakarrik eskolan, leku aproposean zaude!
Blog honetan hezkuntza informal eta ez-formalari buruz hitz egingo dizuet eta! DISFRUTATU!

jueves, 27 de octubre de 2011

Dantzatzen ikasi!

Behin hezkuntza mota desberdinak azaldu ditudala, has gaitezen bakoitzari buruz hitz egiten. 

Gaur euskal dantzei buruz arituko naiz. Hauek, hezkuntza ez formalaren barruan sar ditzakegu eta denbora librea betetzeko oso aukera polita dira. Hainbat dantza talde daude Bilbon eta gainera gero eta ikastola zein eskola gehiagotan eskaintzen dira dantza ikastaroak ere.

Ni txikitatik egon naiz dantza talde batean, Salbatzailen, hain zuzen ere eta niretzat guztiz esperientzia positiboa izan da. Hona hemen nire taldearen argazki bat:


Dantza hezkuntzara, eta batez ere umeengana hurbilduz, esan beharra dago psikomotrizitatea lantzen dela, elkarlana, oreka, ariketa fisikoa egiten dutela, dibertitzen direla, lotsa galdu, taldearen garrantzia deskubritu eta nola ez, lagunak egiten dituzte. Harremantzeko giro desberdin bat da eta gainera euskal kultura ezagutu eta praktikatzen da dantzen bidez. 

Animatu eta egin dantza zuek ere!




miércoles, 26 de octubre de 2011

Hezkuntza motak

Lehenago aipatu dudan moduan, blog honetan hezkuntza formal eta informalari buruz arituko naiz, horregatik lehenengo sarrera honetan hezkuntza mota desberdinak azalduko ditut, ondoren mota bakoitzean sakontzeko.

Hezkuntza formala: Gehien ezagutzen duguna da. Asmoa heztea da eta guztiz sistematizaturik dago; edukiak, metologia... arauturik eta hierarkizaturik. Adibidez, unibertsitatea hezkuntza formaleko zentroa da eta bertan, errektoreak, errektore-ordeak, sailak eta irakasleak daude. Hezkuntza jardun kontzientea da, hezitzaileak profesionala dira halabeharrez, iraupena mugatua da eta bukatzean agiri ofizialak ematen dira.


Hezkuntza informala: Batzuk ez dute hezkuntza kontsideratzen. Ez dago sistematizaturik, eta ez  dauka arau ez legerik. Ez du hezitzeko helbururik, inkontzientea delako eta eremu desberdinetatik datorrelako. Etengabeko eragina du eta hezkuntza kosmiko moduan ere ezagutzen da. Adibidez, guregan iragarkiek duten influentzia. 


Hezkuntza ez-formala: Oraingoan, hezkuntza formalean bezala helburu heztea da, eta sistematizaturik dago baina hezitzaileak ez dira derrigorrez profesionala izan behar. Hezkuntza ez-formala eskola eremutik kanpo dago nahiz eta batzuetan bertako instalazioak erabili (musika klaseak, kirolak...). Hezteko beste bide batzuk bilatu nahi ditu eta gehienetan, nahiz eta txikitan gurasoek esan, umea nahi duelako doa bertara. Adibidez, ludoteka, hizkuntzak, marrazketa... 




lunes, 17 de octubre de 2011

Blogaren helburua

Nire blogean hezkuntzari buruz hitz egingo dut, noski. Askotan, edo hobeto esanda, gehienetan, "hezkuntza" hitza entzuten dugunean eskola edo ikastolaren irudia etortzen zaigu burura.. baina hezkuntza zentro horietatik harago doa.. edo ez ahal da egia etengabe ikasten gaudela?

Horregatik nire blogean hezkuntza informalari eta ez-formalari buruz hitz egingo dut. Hau da, alde batetik hezitzeko helbururik gabe hezitzeko joerari (hezkuntza informala), esate baterako, telebistako iragarkiek jendearengan duten influentzia; eta bestetik hezitzeko helburua baduen joera, baina ez dena zertan profesionalen esku egon behar eta ez dena eskola bezain sistematizatua (hezkuntza ez-formala), esate baterako musikako edo marrazketako eskolaz kanpoko klaseak.



Mundu zabala da hezkuntza eta nik blog honekin lortu nahi dudana guztiok apur ba harago begiratzen ikastea da, eta aldi berean hezkuntzak duen garrantziaz jabetzea!

Nire buruaren aurkezpena

Kaixo!
Naroa Goiriena naiz, Bilbokoa eta 19 urte ditut. Magisteritza ikasten nago, Lehen Hezkuntza, bigarren mailan eta IKT irakasgaian esan digutenez blog hau sortu dut hezkuntzari buruz hitz egiteko.
Niri buruz apur bat gehiago jakin dezazuen nire buruaren aurkezpen txiki bat egingo dizuet.
Castaños auzoan bizi naiz nire guraso eta nebarekin, eta lehenago esan dudan moduan magisteritza ikasten dut Leioan. Oso gustura nago aukeratutako karrerarekin, asko ikasten nagoela uste dudalako eta hezkuntza gizarte hau pixka bat hobetzeko oso garrantzitsua iruditzen zaidalako. Bestalde, ikasketetaz aparte, nire denbora librean, euskal dantzak egiten ditut; ni klaseetara joaten naiz, baita umeei klaseak ematen dizkiet, boluntario moduan nabil proiektu batean umeei etxeko lanekin laguntzen eta beste ume batzuk ere zaintzen ditut.
Amaitzeko, nire argazki bat uzten dizuet.

Besterik gabe, hurrengo sarrerararte!