Ongi etorri nire blogera!! Hezkuntza edonon egon daitekeela uste baduzu, ez bakarrik eskolan, leku aproposean zaude!
Blog honetan hezkuntza informal eta ez-formalari buruz hitz egingo dizuet eta! DISFRUTATU!
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal dantzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal dantzak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Txulalai!

Aurreko sarrera batean esan nuen moduan dantza egitea, eta horren barruan euskal dantzak hezkuntza ez formalaren parte dira ere. Txulalai umeen dantzarik ezagunenetarikoa da eta horregatik gaur dantza horri buruz hitz egingo dizuet.

Txulalai izeneko dantza herrikoia, Arabako Errioxako Paganos herriko dantza bat da San Blas egunean dantzatzen dena. (otsailaren 3).

Dantza hau korroan egiten da, bueltak emanez haitaren soinuarekin batera. Dantza herrikoia denez, herri osoak parte har dezake; gizon zein emakumeek, zahar zein gazteek... denontzako lekua dago! Horregatik, ez da janzkera berezirik behar.

Esan dezakegu, dantzan 3 ataletan bereiz daitekeela. Lehenengoan, dantzariek biribilketa doinuaz lagundurik korroan dantzatzen dute alde batera eta gero bestera bueltak emanez. Bigarrenean, dantzariak korroan aurreratzen eta atzeratzen dira musika moteltzen doan heinean eta eskumako hanka altzatzen dute. Amaitzeko, hirugarrenen atalean dantza honen bereizgarri diren ipurdikoak ematen dira, lehenengo alde batera eta gero bestera erritmoa jarraituz.

Amaitzeko, Txulalai dantza ondo erakusten duen bideo bat uzten dizuet hemen:






jueves, 27 de octubre de 2011

Dantzatzen ikasi!

Behin hezkuntza mota desberdinak azaldu ditudala, has gaitezen bakoitzari buruz hitz egiten. 

Gaur euskal dantzei buruz arituko naiz. Hauek, hezkuntza ez formalaren barruan sar ditzakegu eta denbora librea betetzeko oso aukera polita dira. Hainbat dantza talde daude Bilbon eta gainera gero eta ikastola zein eskola gehiagotan eskaintzen dira dantza ikastaroak ere.

Ni txikitatik egon naiz dantza talde batean, Salbatzailen, hain zuzen ere eta niretzat guztiz esperientzia positiboa izan da. Hona hemen nire taldearen argazki bat:


Dantza hezkuntzara, eta batez ere umeengana hurbilduz, esan beharra dago psikomotrizitatea lantzen dela, elkarlana, oreka, ariketa fisikoa egiten dutela, dibertitzen direla, lotsa galdu, taldearen garrantzia deskubritu eta nola ez, lagunak egiten dituzte. Harremantzeko giro desberdin bat da eta gainera euskal kultura ezagutu eta praktikatzen da dantzen bidez. 

Animatu eta egin dantza zuek ere!