Aurten ere Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azokaz gozatu ahal izan dugu abenduaren 4tik 8ra.
Oraingoan, 2011. urtean, 46. Edizioa ospatu dugu eta aipatutako 5 egun horietan aukera izan dugu Durangoko Landako Erakustazio gunetik paseo bat eman eta estreinatu berri diren gure liburu zein diska gustukoenak erosteko.
Bultzatzailea Gerediaga Elkartea da eta azoka honetan aurki ditzakegun sailak editorialak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak dira, betiere euskarazko argitalpen eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan eskaintzeko helburuarekin. Sarrera doakoa da eta bertan egon gaitezke goizeko 10:30etatik gaueko 20:00ak arte.
Gainera, aipatu beharra dago, umeentzat leku berezi bat dagoela. Bertan, mota desberdinetako ipuinak daude, baita ipuin kontalariak ere, abeslariak, umeei egokitutako ikuskizunak… eta honek, azken finean hezkuntza izena ere hartzen du, hezkuntza ez-formala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario