Aurreko larunbatean euskararen eguna izan zen, beraz, gaur gai horri buruz hitz egitera natorkizue.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izan ohi da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, hain zuzen. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hau da, euskaraz. Horregatik, ordutik aurrera bere omenez, egun honetan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.
Ondoren, 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisa eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Ordutik aurrera urtero ospatzen da Euskararen eguna eta Euskal Herriko leku desberdinetan hainbat eta hainbat egiten dira.
Aurten ere ospatu egin dugu eta hona hemen Gasteizen egin duten "flash movie" aren bideoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario