Hasteko, familiak beste senide batzuekin batera bizi diren ala ez kontuan izanik hiru motako sailkapena egingo dugu:
Neolokalak: Emazteak nahiz senarrak haien etxeak utzi eta etxe berri batera doazenean bizitzera elkarrekin.
Neolokalak: Emazteak nahiz senarrak haien etxeak utzi eta etxe berri batera doazenean bizitzera elkarrekin.
Patrilokalak: Ematea senarraren etxera bizitzera doanean.
Matrilokalak: Senarra emaztearen etxera bizitzera doanean.
Gainera, hona hemen familia tradizional eta modernoaren arteko desberdintasunak.
Familia tradizionala | Familia modernoa |
Patriarkala | Demokratikoa |
Seme-alaba ugari | Seme-alaba gutxi |
Emakumea etxe-esparruan | Emakumea etxetik kanpo lanean |
Gizon-emakumeen lanak banaturik | Eginkizunen malgutasuna |
Familia unitate ekonomiko gisa | Familia kontsumo-unitate gisa |
Eta amaitzeko, familiaren funtzioei buruz arituko naiz, bai funtzio orokorrak eta bai seme-alabekiko funtzioak.
Familiak orokorrean funtzio hauek betetzen ditu:
- Pertsonak nagusitzeko testuinguru egokia da: Segurtasun gunea da familia eta gainera oreka psikologikoa garatzeko elementu garrantzitsua da.
- Pertsonak nagusitzeko testuinguru egokia da: Segurtasun gunea da familia eta gainera oreka psikologikoa garatzeko elementu garrantzitsua da.
- Testuinguru honetan erronkei aurre egiten ikasten da: Txiki-txikitatik ikusten da nola gurasoek aurre egiten dieten arazoei, beraz, entsegu bat bezala da, jende arte txikian handia irteterakoan prest egoteko.
- Belaunaldi ezberdinak biltzen dituen errealitatea da: Aberasgarria da familia, iragan eta etorkizuna lotzen baititu.
- Sozialki laguntza-sarea suposatzen du: Krisialdietan familiako jendea laguntzailea da guretzat.
Gainera, hauek dira seme-alabekiko dituen funtzioak:
- Familiak seme-alaben biziraupena, hazkunde osasuntsua eta sozializazioa bermatzen du (salbuespenak salbuespen)
- Familiak seme-alaben biziraupena, hazkunde osasuntsua eta sozializazioa bermatzen du (salbuespenak salbuespen)
- Segurtasun – testuingurua eraikitzen du .
- Esparru ezberdinetan umeen estimulazioa lantzen du (kognitiboki, emozionalki, motorikoki... garatu behar da)
- Hezitzaileak diren beste testuinguru batzuetara irekiera (eskolara, institutura, modulu zentroetara, unibertsitatera, zentro formal zein informaletara...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario