Hau dena kontuan izanik, Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kirolarekin lotutako proiektu bat dauka martxan. Proiektuaren xedea, Bizkaiko eskoletako umeentzat kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea izanik, eskolei baliabide eta egitarau desberdinak eskaintzea da honen eginkizuna.
Kirol jardueren eskaintza zabala da, eskolako txikienetatik, “kirol hastapena” edo “multikirolak” egiten dituztela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino, Kirol espezifikoetako hainbat talde sortzen direla (saskibaloia, futbola, eskubaloia, atletismo…) gero beste eskolekin batera ligak egiteko.
Beste alde batetik, 2005-2006 urtean Eskola Kirol honi Herri Kirolak ere gehitu zitzaizkien eta ordutik aurrera hainbat lehiaketa antolatzen dira kirol hauekin loturik: eskupilota, arraun…
Eta gainera, kirola egitea ekintza hutsa dela umeek pentsa ez dezaten eta haratago ikusten ere ikasteko, ingurumena eta gure kultura errespetatzen dituen kirola egiteari buruzko sentsibilizazioa lantzen da ere proiektu honetan, eta urtero sentsibilizazio kanpaina desberdinak egiten dira:“besarkatu kirola”, “eskola kirolaren ikusle onen dekalogoa”, ”kirolari gazteentzako elikadura”…
No hay comentarios:
Publicar un comentario