Ongi etorri nire blogera!! Hezkuntza edonon egon daitekeela uste baduzu, ez bakarrik eskolan, leku aproposean zaude!
Blog honetan hezkuntza informal eta ez-formalari buruz hitz egingo dizuet eta! DISFRUTATU!

lunes, 7 de noviembre de 2011

Koloreztatu zuribeltza!

Gaur azken aldian pil-pilean egon den gai bati buruz hitz egingo dizuet, Kukutza gaztetxeari buruz hain zuzen.

Kukutzaren blogean dioen moduan, "Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da."

Baina.. gaztetzea zerbait txarra da? Okupatutako espazio bat da, da beraz ez da legezkoa, ez? Bertan sortu den guztia eta bertako jende guztia kontuan hartu gabe eraitsi behar da? Nork erabakitzen du hori? 

Beste hainbatentzat bezala, Kukutzan bazegoen txikienentzat lekua ere. Umeentzat zirku eskola bat zegoen antolatuta bertan, eta gaur zirku eskola horretara zihoan ume bati egindako elkarrizketa txiki bat dakarkizuet, guztiok pentsa dezagun eta buruari buelta bat eman diezaiogun ea askok uste zuten moduan hain beharrezkoa zen gaztetxea botatzea..

(10 urteko neska bat)
Nola hasi zinen Kukutzako zirku eskolan parte hartzen?

Ba nire osabaren lagun batek bertan lan egiten zuen eta nire osabak esan zidan ea joan nahi nuena tela , trapezio eta trampolinekin gauzak egiten ikastera. Niri ideia gustatu zitzaidan eta joatea erabaki nuen.

Zer egiten zenuten bertan?

Tela , trapezioa , trampolina , jolastu eta ariketa fisikoa egin.

Zer ikasi duzu bertan?
  
Telatik igotzen , trapeziotik figurak egiten...

Zer uste duzu gaztetxea botatzeari buruz?

Txarto dagoela uste dut, beltzak asko kargatu zutelako eta gainera niri eta beste ume askori asko gustatzen zitzaigun han egiten genuena.. zirkoa. urtebetetzeak, kontzertuak, ongi etorriak... eta nire ustez ez dute milaka pertsonen iritsia kontuan izan.
Hala ere, oso pozik nago ze agian uzten diete kukutzakoei Elejabarri eskolako gimnasioa tela , trapezio eta gauza gehiago egiteko.

Amaitzeko, Kukutza Gaztetxeak egindako Lip Dub-a uzten dizuet hemen.



1 comentario:

  1. Zurekjin nago Naroa! Demokraziaren ezaugarria da herriaren iritzia kontuan hartzea, baina askotan herriarentzat "komenigarriena" dena egiten dute, baina komenigarria norentzat? eta nola erabakitzen da hau?
    GUSTUKO DUT ZURE SARRERA!!! ADI EGONGO NAIZ HURRENGOETAN :)

    ResponderEliminar